FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK
Asko dira, nire osteopatia eta fisioterapia kontsultara datozen pazienteen artean, zalantza berdina agertzen dutenak. Ez dakite zein den bi lanbideen arteko ezberdintasuna. Alegia, ez dakite noiz artatu behar dituen fisioterapeuta batek edo zeintzuk diren osteopata batek lantzen dituen patologiak. Horregatik garrantzitsua da bi diziplinen arteko ezberdintasunak ezagutzea ezezik, artatzen gaituen profesionalak beharrezkoak diren jakintza eta…