Zer da terapia ortomolekularra?

Pertsonaren eta osasunaren ikuspegi global baten baitan, elikadura funtsezkoa da. Terapia ortomolekularrak printzipio hori erabiltzen du: osasuna helburu, pazientearen eguneroko bizitza erregulatu nahi du eta substantzia naturalak eskaintzen dizkio horretarako, hala nola bitaminak antioxidanteak, oligoelementuak, funtsezko gantz-azidoak, aminoazidoak eta abar.

Gainerako tratamenduetan bezala, gaixotasunean zentratu beharrean, garrantzia emango diogu osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeari. Horretarako, tratamenduarekin batera, erabat naturalak diren substantziak erabiliko ditugu. Hori horrela, jarraibideak emateaz gain, osagarri naturalak eta fitoterapia erabili ohi dugu, errehabilitazio-epeak laburtzeko eta erabat sendatzeko.

Terapia ortomolecular Amorrortu Osteopatía Vitoria-Gasteiz

“Osasuna berreskuratzea eta osasuntsu jarraitzea. Horretarako, behar dituen molekulen kopuru optimoa ematen diogu organismoari. Normalean organismoak berak bere baitan dituen substantziak izaten dira”

Nola eta zertarako erabili terapia ortomolekularra?

Terapia ortomolecular Amorrortu Osteopatía Vitoria-Gasteiz

Gure kasuan, terapia ortomolekularra erabiltzen dugu pazientearen gabezia espezifikoak zuzentzeko edota, beste edozein tratamendurekin batera, errehabilitazioa arintzeko. Horretarako dieta bera eta produktu naturalak erabiltzen ditugu (bitaminak, aminoazidoak, mineralak, gantz-azidoak, fitoterapia…).

Terapia honek hainbat onura ditu: organismoaren garbiketan laguntzen du, eta defentsak handitzen ditu. Gainera, lagundu egingo digu arazoaren edo lesioaren kausara hurbiltzen. Azken batean, tratamendu eraginkorragoa eta osasun iraunkorragoa bilatzea da helburua.

Terapia ortomolekularra zertarako da egokia?

Osteopatia eta fisioterapia tratamenduen osagarria da, susperraldia bizkortzeko eta arazoaren jatorrian sakontzeko.

Pazientearen gabezia espezifikoak zuzentzeko.

Funtzio biologikoak erregulatzeko (digestioa, hilekoaren zikloa…).

Elikadura ona mantentzeko.

Gorputza desintoxikatzeko eta drenatzeko.

Gure bizimoduaren higienea zaintzeko