Zer da fisioterapia?

Patologiak, lesioak edo disfuntzioak eskuz edo bide fisiko naturalen bidez tratatzea. Eskuzko teknikak dira, esate baterako, ariketak, masajeak eta manipulazioak; eta bide fisiko naturalak: hotza, beroa, ura eta abar.

Bizitza eta osasuna, biak ala biak mugimendua dira. Fisioterapiak mugimendua berreskuratu nahi du (erraietakoa zein maila muskulu-eskeletikoan), galdu den funtzioa berriro ere izateko, bizitza-kalitatea irabazteko eta mina kentzeko. Hori guztia, prebentzioa ahaztu gabe: kirol-praktikarako aholkuak emanez, eta norberaren jarrerak eta bizimodua hobetuz. Prebentzioa sendatzea baino hobea da.

Fisioterapia Amorrortu Osteopatía Vitoria-Gasteiz

“Arazoak soil-soilik eskuzko teknikekin tratatuko dira”

Fisioterapia en Vitoria-Gasteiz Amorrortu Osteopatía
Fisioterapia en Vitoria-Gasteiz Amorrortu Osteopatía

ERREHABILITAZIOA

Helburua da kirol-lesioak, hausturak, immobilizazio luzeak eta kirurgiaren ostekoak sendatzea eta errehabilitatzea. Eskuzko terapiak eta bide fisikoak erabiltzen ditugu, gaixoa onbideratzeko.

JARRERAREN BERREZIKETA OROKORRA

Lanean muskuluak elkartu egiten dira eta elkarren arteko sinergia sortzen dute, elkarrekin hainbat funtzio burutzeko. Elkarte mota horri “muskulu-kateak” deritzo. Muskulu-kateen jarduerak kontzentrikoak izaten dira eta, beraz, laburtzeko joera dute. Gainera, gorputza erasotua izanez gero, muskuluak are gehiago laburtzea eta konpentsatzea izaten da erantzuna, arazo edo kalte handiagoak saihesteko. Baina mekanismo horiek kontrako efektua lortzen dute: zurruntasuna eta mugikortasuna murriztea eragiten dute, eta, kasurik larrienetan, deformazio morfologikoak eta arazo muskulu-eskeletikoak ere bai.

Jarreraren berreziketa orokorraren helburua da arazo horiek era globalean tratatzea. Honen bidez, gorputzaren ehunen malgutasuna berreskuratu daiteke, egiturak lerrokatu, mina kendu eta funtzio murriztuak suspertu. Metodo eraginkorra da gorputz-eskema berri bat integratzeko, gaixoak jarrera aktiboa izatea bilatzen baita: jarrerak lantzen dira, luzatze-ariketak egiten dira, eta arnasketari garrantzia ematen zaio.

Fisioterapia noiz da egokia?

– Bizkarreko mina, lunbalgiak, zerbikalgiak, tortikolisa, dorsalgia, herniak, kontrakturak, sorbalda-arazoak, zuntz-hausturak… Oro har, sistema muskulu-eskeletikoaren edozein lesiorako da egokia.

-Tendoien, lotailuen edo muskuluen lesioak tratatzeko eta prebenitzeko.

-Disfuntzio biszeralak eta horiek sistema muskulu-eskeletikoan sortzen dituzten erreflexuak tratatzeko: arnasketa edo digestio arazoak, giltzurrun ptosiak, buruko minak eta abar.

Fisioterapiaren helburua da mugikortasuna hobetzea, indar muskularra, oreka eta gorputzaren funtzio orokorrak hobetzeko, eta mina arintzeko.