Zer da osteopatia pediatrikoa?

Aurreko atal batean ikusi dugun bezala, osteopatiak gorputzeko ehunen mugikortasun-arazoak eta disfuntzioak diagnostikatzen eta tratatzen laguntzen digu. Teknika ez-agresiboa da. Pediatriako osteopatiaren kasuan, ikuspuntua berbera da: arazoaren atzean zer dagoen identifikatzea eta sintometatik harago joatea. Hau da, haurraren tratamenduari ikuspegi ahalik eta globalena ematea.

osteopatia-pediatrica-vitoria-gasteiz-amorrortu-osteopatia

“Prebentzioa da pediatriako osteopatiaren ezaugarri nagusia. Hau da, oraindik ikusten ez diren baina etorkizunean argitara atera daitezkeen arazoak antzematea, denboraz saihesteko.”

osteopatia-pediatrica-vitoria-gasteiz-zabalgana-amorrortu-osteopatia-bebe-infantil
osteopatia-pediatrica-vitoria-gasteiz-amorrortu-osteopatia-bebe-infantil

Nolakoa da pediatriako osteopatia?

Osteopatía pediátrica Amorrortu Osteopatía Vitoria-Gasteiz

Kontuan izan behar da haur baten jaiotza prozesu traumatikoa dela berez. Gorputzeko zenbait atalek –hala nola sorbaldak, aldakak eta burua– birak eta presioak jasango dituzte erditzean. Litekeena da gerora tratamendurik behar izatea. Erditzea konplikatzen bada, eta instrumentala erabili behar bada, handitu egingo da horrelako arazoak izateko posibilitatea.

Teknika bigunak erabiltzen dira, minik ematen ez dutenak. Lehen-lehenik azterketa sakona egin, eta gurasoei azaltzen diegu sintomatologia zein den eta tratamendurik eraginkorrena zein izan daitekeen. Tratamenduak askoz eraginkorragoak dira, berandutu baino lehen burutuz gero. Haur txikiak erditu eta egun gutxira tratatu ahal dira. Gainera, haurrak ez dira kontsultan bakarrik egongo. Izan ere, erabat gomendagarria da uneoro konfiantzazko pertsona batekin egotea.

Pediatriako osteopatia noiz da egokia?

Arnasketa-sistemari lotutako fisioterapia: arnasteko zailtasunak, katarroak, mukiak, bronkiolitisa, pneumoniak, atelektasiak …

Erreflexu primitiboak: gaueko enuresia (ohean txiza egitea), jarrera zuzentzea (oin-puntetan ibiltzen diren haurren kasua), arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, ikasteko arazoak…

Pediatria: sortzetiko tortikolisa, garezurraren deformazioa edo plagiozefalia, kolikoak, digestio-arazoak, arnasa hartzeko arazoak, loaren gorabeherak, aldakako displasia…