Fisioterapeuta eta osteopata talde txiki bat gara Amorrortu Osteopatia. 25 urte eman ditugu fisioterapian, osteopatian eta osasungintzan lanean.
25 urteotan, sendatzeko bide ugari dagoela ikasi dugu, baita gure lana ez dela gaixotasunak eta lesioak tratatzea, baizik eta pertsonekin lan egitea, bakoitzak bere ezaugarriak eta berezitasunak dituelako. Izan ere, pertsona bakoitzak era ezberdinean erantzuten du egora edota arazo baten aurrean. A.T. Still-ek (osteopatiaren sortzailea) zioen bezala: “gaixotasuna edonork aurkituko du; osasuna aurkitzea da medikuaren helburua”.
Gorputza eta burua ezin dira bereizi (sarritan, min handiagoa ematen digute gure barruan gertatzen diren gauzek, kanpoko faktoreek baino). Horregatik tratamendu globalak erabiltzen ditugu, arazoaren kausak bilatzeko eta sendatzeko.
Pertsona da bere burua sendatu behar duena. Guk bide horretan lagundu besterik ez dugu egingo. Funtsezkoa da, beraz, gaixoa tratamenduan eta sendabidean inplikatzea eta parte hartzea. Norberak du bere osasunaren erantzukizuna, eta ardura horri heldu behar dio.
Amorrortu Osteopatia horretarako sortu genuen: ideia eta lan-molde horiek lantzeko. Gurea leku txiki eta xume bat da, handiusterik gabekoa, baina atsegina. Gurekin, tratu pertsonala eta hurbila izango duzue.