Lehen bisita oso garrantzitsua da, une horretantxe pertsona batek bere osasuna zure eskuetan jartzea erabaki baitu. Konfiantzazko ariketa bat da. Horregatik, hain zuzen, Amorrortu Osteopatian lehenengo bisita erosoa izatea nahi dugu: etxean egongo bazina bezala. Aplikatuko dizugun tratamenduari buruzko zalantza guzti-guztiak argituko dizkizugu.
Kontsulta guztietan, beharrezkoa denean, tratatzen dugu pazientea. Lehen kontsultan, ordea, denbora bat emango dugu historia kliniko eta pertsonal txiki bat osatzeko eta pazienteak ekartzen dituen probak ikusteko (mediku-txostenak, erresonantzia magnetikoak, erradiografiak, analitikak…). Horrek pertsona ezagutzeko aukera ematen digu, arriskuak saihesteko. Aukera ematen digu bere egoeraren ikuspegi orokorra izateko eta bere gaixotasunen kausa posibleak aztertzeko, sintoma zehatzetatik harago. Tratamendua ahalik eta gehien fintzea da helburua, eraginkorragoa izan dadin.