Zer da osteopatia?

Osteopatiari buruzko definizio ugari eta ezberdinak daude, eta ez da erraza horietako bat aukeratzea: teknika bat da, medikuntza osagarri bat, filosofia bat… Herrialde bakoitzean lege-egoera ezberdina da, eta, ziur asko, horrek eragina du. Herrialde batzuetan legez onartutako diziplina bat da, eta unibertsitateko karrera bat ere bai (Erresuma Batua, Frantzia…). Hemen, legeak osteopatia onartzen du, fisioterapian integratuta dagoen teknika multzo baten moduan. Dena den, eztabaidak alde batera utzita, osteopatia honako hau izan daiteke, labur esanda:

Osteopatía Amorrortu Osteopatía Vitoria-Gasteiz osteópata

“Osteopatia diziplina terapeutiko bat da, giza gorputzaren ehunen funtzionamenduaren eta mugikortasunaren disfuntzioak diagnostikatu eta tratatu egiten dituena”

Osteopatia ezaguna da, batez ere, arazo muskulu-eskeletikoetan (sorbalda, bizkarrezurra…) aplikatzen delako eta manipulazioak erabiltzen dituelako. Halere, osteopatia diziplina globala eta holistikoa da: pertsonaren osotasuna aldarrikatzen du. Arazoen zergatiak bilatzen ditu, sakoneko disfuntzioak konpontzeko eta pazientearen osasun orokorra berreskuratzeko.

Gorputzak badu bere burua erregulatzeko, egokitzeko, defendatzeko eta konpontzeko gaitasuna. Gaitasun horiek gainditzen direnean, eta osasunaren disfuntzio edo arazo bat agertzen denean, osteopatak, eskuzko tekniken bidez, gorputzaren ehunak eragiten ditu (hezurrak, muskuluak, nerbioak, zirkulazio sistema eta erraiak) gorputza orekatzen laguntzeko eta arazoa desager dadin.

Osteopatía Amorrortu Vitoria-Gasteiz
Osteopatía Amorrortu Osteopatía Vitoria-Gasteiz osteópata

Osteopatia motak

Hortaz, osteopatia ez da soilik teknika bat edo teknika multzo bat; osteopatia osasuna bilatzeko eta ulertzeko modu bat da. Osteopatia bat eta bakarra da, baina, jendeak hainbat sailkapen egin ohi ditu. Ez zaigu zatiketa hori gehiegi gustatzen, baina saiatuko gara kontzeptu horiek argitzen:

  • Osteopatia estrukturala:

Sistema muskulu-eskeletikoari zuzendutako teknikak dira, nahiz eta bere eragina zabalagoa izan.

  • Erraien osteopatia:

Erraiak eta beren ehunetan aplikatzen diren teknikak dira, haien mugimendua eta funtzionamendu egokia berreskuratzea helburu dutenak. Erraien gainean eragiten dugu. Baita ere sistema muskulu-eskeletikoan, zirkulazio-sisteman eta nerbio-sisteman sortzen diren somatizazioetan eta erreflexuetan ere bai.

  • Osteopatia kraneosakrala:

Garezurreko egitura fisikoan eragiteaz gain (garezurraren malformazioa edo plagiozefalia duten haur txikien kasuan, adibidez), nerbio-sisteman (nagusiki sistema autonomoan) eta fluidoen zirkulazioan (odola eta fluido zefalorrakideoa) eragiten da ere bai.

Osteopatia noiz da egokia?

Arazo muskulu-eskeletikoak: lunbalgia, zerbikalgia, dorsalgia, tortikolisa, hernia diskala, ziatika, omalgia (sorbalda-arazoak), kontrakturak, zuntz-hausturak, lotailuen lesioak, zurden lesioak (tendinitisa, epikondilitisa, bursitisa …), ebakuntzetatik sendatzeko eta indartzeko…

Erraien arazoak: hiato hernia, bihotzerrea, digestio astunak, idorreria, sabeleko espasmoak, arazo genitourinarioak, hanka handituak… eta hortik eratortzen diren erreflexuak edo somatizazioak, hala nola, digestiogatik sortzen diren zorabioak eta buruko minak, dorsalgiak, koloneko edo giltzurrunetako arazoek eragindako lunbalgiak…

Arnas-sistemaren arazoak.

Pediatria: sortzetiko tortikolisa, garezurreko deformazioa edo plagiozefalia, kolikoak, digestio arazoak, arnas arazoak, loaren nahasmenduak, aldakako displasia …

Haurdunaldiaren jarraipena: lunbalgia, ziatika, hanka handituak…

Ginekologia.

Beste batzuk: estresa, buruko minak, zorabioak…